LATXA
LABSLatxa euskarazko adimen artifizial (AA) ireki ahaltsua da. Epe luzeko proiektua da, euskara beste hizkuntzen pare jarri nahi duena. Egungo bertsioak ez dauzka adimen artifizial komertzialen gaitasun guztiak, baina kalitate oneko euskara sortzen du. Gure ikerketa eta zuen erabileraren bidez hobetzen joango gara.
Berria!
Bertsio egonkor eta azkarra (erregistrorik gabe):Β euskadi.eus/latxa
Latxa: Adimen Artifizialeko txat aplikazio irekia euskaraz
Latxa HiTZ zentroak IKER-GAITU proiektuaren barruan garatutako hizkuntza-eredu irekia da. ChatGPT, Gemini edo Claude-ren modukoa, baina euskaran eta euskal kulturan espezializatua.
Latxak hainbat zeregin burutu ditzake euskaraz, hala nola testuak sortu, laburtu, itzuli edo kodea azaldu. Probatu Latxaren gaitasunak doan!
Zer egin dezakezu Latxarekin?
Latxa hainbat zereginetarako erabil dezakezu euskaraz edo beste hizkuntzetan. Hona hemen adibide batzuk:
Idazketa laguntza
Testuak sortu, zuzendu edo hobetu. Emailak, txostenak edo edozein dokumentu idazten lagundu.
Laburpenak
Testu luzeak laburtu eta funtsezko ideiak atera. Artikuluak, albisteak edo dokumentuak laburbildu.
Itzulpena
Testuak beste hizkuntzetatik euskarara edo euskaratik beste hizkuntzetara itzuli.
Ideiak sortu
Brainstorming egin proiektuetarako, izenburuak asmatu edo sormena sustatu.
Galderak erantzun
Informazioa lortu gai ezberdinei buruz, azalpenak jaso eta zalantzak argitu.
Kodea
Programazioan lagundu, kodea azaldu edo erroreak konpondu.
Itzultzaile automatikoa, Latxa Adimen Artifizialarekin
Latxan oinarritutako itzultzailea, HiTZ zentroak sortua. Adimen Artifizialari esker, edozein hizkuntza detektatzen du eta euskarara zein beste 8 hizkuntzatara itzul dezake, modu naturalean eta edozein domeinutan.
Testuaz gain dokumentuak ere itzul ditzake (PDF, Word, Excel eta gehiago). Probatu Latxaren itzulpen gaitasunak!
Itzulpena, edozein hizkuntza-konbinazioan
Itzul ditzakeen hizkuntzak
Galdera ohikoenak
Doakoa al da? Erabilera-mugarik dago?
Zer gertatzen da nire datuekin?
Zertan oinarritzen da? Kode irekia al da?
Irakurri hemen erabilera baldintzak eta pribatutasun politika β
Labs bertsioaren mugak
Latxa Labs beta bertsioa bat da, eta mugak ditu. Garrantzitsua da jakitea:
Akatsak egin ditzake: Informazio okerra edo zehaztasun gabea eman dezake. Egiaztatu beti informazio garrantzitsua.
Etengabe hobetzen dihardugu: Gure ikerketa eta zuen erabileraren bidez gaitasun gehiago eta kalitate hobeagoa edukiko du.
Gaitasun mugatuak ditu: Adimen artifizial komertzialek gaitasun gehiago dituzte oraindik (informazio eguneratua, internet atzitu, etab.), baina Latxa etengabe hobetzen ari da.
Ereduak eta datuak
HiTZ zentroan euskararako ereduak, kodea eta datuak sortu ditugu, guztiontzat eskuragarri. Lizentzia irekiak dituzte (erabilera komertziala barne).
Baliabide gehiago: π€ HuggingFace Β· π¦ GitHub
IKER-GAITU proiektuaren parte
Latxa IKER-GAITU proiektuaren barruan garatutako adimen artifizial irekia da. Proiektu honen helburu nagusia hizkuntza teknologian ikertzea da, euskararen presentzia esparru digitalean handitzeko.
Gaur egungo eta etorkizuneko teknologiek datu testual eta ahozko kopuru izugarriak behar dituzte hizkuntza bakoitzeko, baina euskarak eta beste hizkuntza txikiagoek orain eskain ditzaketen datuak ez dira nahikoak teknologia hauek behar duten kalitatea izateko. Beraz, funtsezkoa da hizkuntza teknologian ikertzea, euskarak gero eta ohikoagoa izango den teknologia horretan presentzia izan dezan eta beste hizkuntzen maila lor dezan.
π― Gure helburua
Adimen artifizial sistema ahaltsuenek (ChatGPT edo Gemini bezalakoek) euskaraz beste hizkuntzetan bezain ondo funtzionatzea. Latxa horretarako pausoa da.
Proiektuari buruzko informazio gehiago: IKER-GAITU webgunea

